Bihar, Itzulia Soraluzetik pasatuko da

Erredakzioa 2023ko api. 7a, 08:48

Itzulia atzo, eguena. Argazkia: Itzulia.

Bihar, Itzulia Soraluzeko saihesbidetik pasatuko da, txapelketako etapa garrantzitsuenean. Eibar-Eibar ibilbidea egingo dute eta Soraluzera Bergaratik etorriko da, 15:30ak inguruan, aurreikuspenen arabera. Karakate Bizirik plataformak dei egin du txirrindulariak animatzera joateaz batera, Karakaten zentral eolikorik ez dela nahi aldarrikatzera joateko. 14:45ean egin dute hitzordua, Gaztetxe kanpoan.

 

Biharko ibilbidearen profilak erakusten duen moduan, Eibartik irtengo da Itzulia 14:00ak aldera eta Eibarren bertan bukatuko da, 137,8 kilometroko ibilbidean zazpi mendate igo ondoren.

Soraluzera Gorla jaitsi ondoren iritsiko dira, 15:30ak aldera, eta, saihesbidetik segituko dute Eibarrerako bidea.

Karakate Bizirik plataformaren deia

Saihesbidean, zain izango dira zale mordoska bat Itzulia pasatzen ikusteko. Tartean, Karakate Bizirik plataformakoak ere bai. Izan ere, mendian eolikoak jartzearen kontrako taldeak dei egin du txirrindulariak animatzera joateaz batera, herritarrak joan daitezen Karakaten zentral eolikorik ez dela nahi aldarrikatzera. 14:45ean egin dute saihesbidera joateko hitzordua, Gaztetxearen kanpoko aldean.