Fruta-dendetan organikoaren bilketa hobetzeko kanpaina

Ubane Madera Zangitu 2023ko api. 5a, 12:07

Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak 75 fruta-denda bisitatu ditu, haien birziklapen ohiturak ezagutu eta hobetzeko helburuarekin. Jasotako datuen arabera, Debabarrenako fruta dendek gaikako bilketa modu egokian egin ahal izateko edukiontzi berrien beharra dutela ikusi dute. Soraluzen, besteak beste, edukiontziak gehiago garbitzeko beharra ere ikusi dute.

Debabarreneko 75 fruta denda bisitatu ondoren, honako beharrak antzeman ditu Mankomunitateak. Batetik, fruta dendetatik 10ek eskatu dituzte hondakin organikoak gaika biltzeko edukiontzi berriak, gehienek 50L-koak, 3k edukiontzi hori berriak eskatu dituzte eta batek papera eta kartoia birziklatzeko edukiontzi berria.

Garbiketa hobetu eta gehiago jarri

Horrez aparte, hondakin bilketa sistemaren inguruan galdetuta, %53ak adierazi dute egoki ikusten dutela, %10ak Soraluzen, Ermuan eta Deban edukiontzien garbiketa hobetu beharko litzatekeela adierazi du, %9ak uste du Eibarren, Ermuan eta Mutrikun bilketen maiztasuna handitu behar litzatekeela eta %8ak iradoki du Eibarren, Soraluzen, Mendaron, Deban eta Mutrikun edukiontzi gehiago jartzeko.

Orain, Mankomunitateak jasotako iradokizunak baloratuko ditu eta neurriak hartzeko aukerak aztertuko ditu.