Soraren atzoko partidan denetarik pasatzeko aukera izan zan.
75. minutura bitartean 2 gol sartu zizkioten Sorari. Markagailu horrekin, galtzeko aukera nabarmena zen.
Baina, 75. minutuan, Antigua Luberri jokalari bat gutxiagorekin geratu zen, txartel gorriagatik eta hori aprobetxatuz, Sorak partida berdintzea lortu zuen, Jon Ander Ormaetxearen eta Antxon Zubiaurreren golei esker. Sorak Irabazteko aukera ere izan zuen, baina ez zuen garaipenik ondu.
Hartara, puntu bat poltsikoratuta bueltatu ziren Donostiatik eta orain, 15 punturekin, laugarren dira sailkapen orokorrean, lider den Amara Berrirengandik 3 puntutara.