Zer sentitu duzu sakabanaketa politika amaitu dela jakitean?
Egia bada, oso pozik sentituko naiz. Oso desberdina da seme-alabaren bat hiltzea baina norberak ohean zaindu eta gero, norberak lagundu ahal izanda. Bestea izugarria da. Hori sekula santan ezin da ahaztu. Horrela gertatzea, bi mutilak joan ziren moduan. Istripuaren errua da zergatik joan behar izan ziren horrela, bidaia haien baldintzak zelakoak ziren, zenbat ordu, gauez… Familia guztietan egoten dira apurketak, baina hau ezin da sekula ahaztu. Azkenak izan daitezela, benetan, hori da nik nahi dudana.