Aktiba programa 30-50 urte bitarteko emakumeei zein 40.000 biztanletik beherako herrietan bizi diren 50 urtetik gorako emakumeei dago zuzenduta.
Gipuzkoako Diputazioaren Kirol Zuzendaritzaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen azterlan baten arabera, Gipuzkoako emakumeen % 32k ez du kirolik egiten. Denbora falta da kirolik ez egiteko arrazoi nagusietako bat. Profila: 30 eta 50 urte bitarteko emakumea, 40.000 biztanle baino gutxiagoko herrietan bizi dena. Gehienak amak dira, 12 urtetik beherako seme-alabak dituzte, eta ia guztiei jarduera fisikoa edo kirola egitea gustatuko litzaieke.
Hori ikusita,30 urtetik gorako emakumeengan jarduera fisikoa bultzatzeko entrenamendu plana eskaini du Gipuzkoako Diputazioak.
Hiru bide
Ekimenak hiru bide eskainiko ditu:
1- Batetik, astean behin, barikutan, Zoom bidez entrenamendu saio bat eskainiko du Afrika Hidalgok, 18:30ean. Izena emateko bidea zabalik da. Kasu honetan, plazak mugatuak dira.
2- Bestetik, parte-hartzaileek ordubeteko eta ordu erdiko bideo bana jasoko dituzte, astean zehar entrenatu dezaten, bakoitzaren denboraren eta helburuen arabera.
3- Azkenik, Telegram taldean parte har dezakete zalantzak argitzeko eta norbere helburua lortzeko edo aurkitzen dituzten zailtasunak konpontzeko behar duten edozein motatako laguntza eska dezakete.
Aktiba ekimenean parte hartzeko eskatzen duten bakarra da parte-hartzaileek euren buruari aukera ematea energia areagotzeko eta gorputza eta burua zaintzeko; barikuetako saioetan parte hartzeko konpromisoa hartzea, plazak mugatuak baitira eta iritsiko zaizkien galdetegiei erantzutea.
Izena emateko: emakmugi@gipuzkoa.eus.