Intxorta 1937 Kultur Elkarteak eskerrak helarazi dizkie bi urteotako ikerketan lagundu dieten guztiei, aitortza eta erreparazio berbak zuzendu dizkiete gerrako umeei eta besteak beste, oraingo gobernuari eta politikariei eskatu diete bidelagun izan daitezen gerrako umeendako “justizia osoa” lortzeko. Horrekin batera, iragarri dute elkartearen hurrengo helburuak izango direla ikerketa guztia liburu batean jasotzea eta erakusketa ibiltaria antolatzea. Bestalde, dei egin dute Gipuzkoan lortutakoa Euskal Herri guztira zabaltzeko lanketa egin dezaten. Bideoa: Intxorta 1937 Kultur Elkartea.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.