Bada denbora, Soraluzeri ekologiaren inguruko gauza guztiekin, loteria tokatu zaiola ematen duela edo hori sinetsarazi nahi digutela.
Eolikoekin hasi ziren lehenengo, Energia Berriztagarriek emango ziguten onurak salduz. Ni, ekologiaren alde egin behar den guztiaren aldekoa naiz, baina egiten ari garen era hau da onena? Ze onurak ekarriko dizkigute Eolikoek, baina hemendik 30 urtera beraiekin gertatzen denaz inork ez du ezer esaten… agian hobe izango litzateke Soraluzeko etxe guztien teilatuetan Eguzki Plakak jartzea ez?
Honez gain, oraingoan presekin tokatu zaigu loteria. Berauek erdi botatzeko, miloi pilo bat eman dizkigute, itxura denez horrela: arrainek gora eta behera egin izango dute, ibaia txukunago egongo da, oxigenatuago...
Seguru aski hori horrela izango da, ez naiz ni inor adituei kontra egiteko. Baina esan beharra daukat, ni, egon zen azken azalpen bilerara, hala izan behar dela konbentzituta irteteko asmoarekin joan nintzela, baina kontrako eraginarekin irten nuela bertatik.
Alde batetik, galdetzen ziren gauza askori, beraiek ez zutela erantzuna esaten baitzuten: Udaletxeari… zeritzola hori erantzutea eta bestelakoak esanez.
Bestalde, azaldu zituzten gauzei buelta bat baino gehiago ematen egon naiz nire buruan eta egia da nireak bezala sentitzen ditudala presak, herrian parte balira bezala eta gainera erlajatu egiten naute beraien ur soinuek, ondo dakit zer esaten dudan, Olabarrenako Presa ondoan bizi bainaiz. Baina horretaz aparte, beraiek azaldutako burbuilei begira egon nintzen Malmeroko Presan eta zein izan zen nire sorpresa, berauen eragilea ez zela adituek esan bezala metanoa, bueno agian baita, baina nik zerbait arraroa ikusi nuen eta ondo begiratu ondoren, arrain txikiak zirela konturatu nintzen! Zela dakiten?, berain kolore distiratsuak ikusi nituelako mugitzen zirenean.
Orduan, arrainek badakite presetatik gora eta behera egiten dauden bezala. Beraz, ez litzateke hobea daukagun diru guzti hori, presak garbitzen, mantentzen eta guzti hau egin dezakeen norbait kontratatzen, antzina
bezala, gastatzea? Ze ni ez naiz jubilatua, baina lan hori egiten ikusi izan ditut: zela behar zenean presak itxi edo zabaldu egiten zituzten beharra edo egoeraren arabera…
Soraluze, zer deritzozue?
Denon erantzunaren zain agurtzen naiz.