Pentsiodunen mugimendua

Aldarri ozena 1.080 euroko gutxieneko pentsioaren alde

Erredakzioa 2023ko mar. 19a, 12:01

Atzo, milaka lagunek bete zituzten Bilboko kaleak, pentsio publiko duinak eta 1.080 euroko gutxieneko pentsioa aldarrikatzeko manifestazioan.

  • EAEko eta Nafarroako gobernuek gutxieneko pentsioak 1080 eurora arte osatzea.
  • Gutxieneko pentsioa handitzea, Europako Gutun Sozialaren nahikotasun-irizpideak lortu arte, 1080 eurotik hasita.
  • Pentsioen erreformen murrizketak indargabetzea, 2011koa barne (erretiroa gutxienez 65 urterekin berreskuratzea, 15 urte pentsioa kalkulatzeko aldirako…)
  • Soldaten eta pentsioen erosteko ahalmenaren galera berreskuratzea eta, horretarako, pentsioen konpentsazio-ordainsaria berrezartzea.
  • Soldatetan eta pentsioetan dagoen genero-arrakala desagerrarazteko neurri eraginkorrak. Alarguntza-pentsioaren % 100.
  • 40 urte kotizatuta dituzten erretiro aurreratuaren koefiziente murriztaileak indargabetzea.
  • Pentsioak bermatzea, kalitatezko enplegua eta soldata duinak sortuz, pentsioen sistema publikoa bermatzea, pribatizatzeko ahaleginen aurrean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.