Lijerra berba norbait edo zerbait arina eta bizkorra dela adierazteko erabiltzen da Plazentziako hizkeran. Adibidez, honela:
- Plazentziako berbetan: "Gaztia eta lijerra daon hori"
- Euskara batuan: "Gaztea eta arina zegon hori".
"Lijertu" aditza erabiltzen da norbait edo zerbait arindu eta bizkortu dela adierazteko: Adibidez, honela:
- Plazentziako berbetan: "Mendira juaten hasi danetik lijertuta daon zihero"
- Euskara batuan: "Mendira joaten hasi denetik arinduta/argalduta zagon zeharo".
Iturria: Jose Luis Unamunori entzuna etxean.
Iturri osagarriak: forma eta esanahi berarekin jasotzen du Orotariko Hiztegiak eta Bergara aldeko hiztegiak. Ez du jasotzen Euskara Batuaren hiztegiak.