Astelehenean hasi ziren Bilbon itxialdi-baraualdia egiten. Gaurgeroatik kontatu dutenez, dagoeneko komunikabide ugari izan dira euren berri ematen eta eurei elkarrizketak egiten. Baita sindikatuak ere.
Horrez aparte, hainbat protestaldirekin ari dira baraualdia osatzen. Adibidez, Gizarte Segurantzaren aurrean egin zuten protesta, EAEko gobernuaren aurrean ere bai, Emakunderi idatzia bidali diote, mahai-ingurua egin zuten eta besteak beste, bihar prentsaurrekoa egingo dute zapatuko manifestaziora joateko.
Aste osoko protestaldiaren helburua da gutxieneko 1.080 euroko pentsioa aldarrikatzea; Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren kasuan, eskatzen dutena da 1.080 eurora arte osatzea pentsioa bertako aurrekontuekin.
Zapatuan bukatuko dute protesta, Bilbon manifestazioa eginez. 12:00etan abiatuko da eta Soraluzeko pentsiodunen mugimenduko ordezkaritza ere bertaratuko da.
Eguneroko kroniken berri izateko, HEMEN klikatuta irakur daitezke.