Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Eguna

'AMAraun' dantza eta kantu ikuskizuna bihar antzokian

Egoitz Unamuno 2023ko mar. 9a, 10:14

Bertsoa, dantza, musika, hitza... Hainbat diziplina taularatzen dira  Amaiur Luluaga anoetarrak eta Oihana Iguaran amasarrak sortu eta antzeztuko duten AMAraun ikuskizunean. Amatasunaz hausnartzeko gonbita da. Emanaldia bihar eskainiko dute, barikua, 20:00etan, Antzokian. 

"Ez aurreikusi dantza ikuskizun bat, ez espero bertso emanaldi bat; hau bidaia bat da. Bidaia hipotetiko bat amatasunean zehar. Bidean, gorputzak, ahotsak, dantza eta bertsoa gurutzatu zaizkigu. Eta amatasunak gurutzatu gaitu", diote egileek ikuskizunari buruz.

Fitxa

  • Sorkuntza eta ideia nagusia: Oihana Iguaran, Amaiur Luluaga
  • Gidoia: Oihana Iguaran
  • Koreografia: Amaiur Luluaga
  • Bertsoa eta ahotsa: Oihana Iguaran
  • Musika ekoizpena: Eñaut Zubizarreta
  • Jantzien arduraduna: Ramón García
  • Irudia: Iurre Aranburu
  • Ekoizpena: Lanku Kultur Zerbitzuak
  • Babesa: Anoetako Udala, Villabonako Udala
  • Eskerrak: Axut, Artedrama, Dejabu Panpin Laborategia
  • Lekua: espazio txiki zein irekietarako ikuskizuna
  • Iraupena: 50 minutu

Emanaldia Soraluzeko Udaleko Berdintasun Batzordeak antolatu du Martxoaren 8aren bueltan prestatutako programazioaren barruan. Ez da sarrerarik ordaindu beharko.  

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!