Joan den asteburuan jokatu zuen Sorak azkeneko partida. Aurreko batean atzeratu zen Antigua Luberriren kontrako norgehiagoka izan zen eta 2-0 irabazi zuten etxeko mutilek.
Lehenengo zatian makal jardun bazuten ere, bigarrenean hobeto ibili ziren. Markel Gilek egin zuen lehen gola eta Mikel Letuk, berriz, bigarrena, azken hori taldeak egindako jokaldi “oso polit” baten ondoren, esandakoaren arabera.
Sorako gainerako taldeei dagokienez, berriz, behean ikusgai asteburu honetan dituzten hitzorduak.