Plazentziatarron berbak

Zein da 'Antza' berbaren esanahia?

Egoitz Unamuno 2023ko ots. 17a, 11:06

Aste honetako berba ''Antza" da. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Antza berba usain txarra edo kiratsa adierazteko erabili izan da Plazentziako hizkeran. Adibidez, honela:

  • Plazentziako berbetan: "Ufa! Zelako antza botatzen daben akabatutako animalixa horrek. " 
  • Euskara batuan: "Ufa! Zer nolako antza botatzen duen hildako animalia hoprrek". 

Iturria: Jose Luis Unamunori entzuna etxean.  

Iturri osagarriak: forma eta esanahi berarekin jasotzen du Euskara Batuaren Hiztegiak eta 'ants' formarekin Orotariko Hiztegiak, Bergara aldeko hiztegiak eta Eibarko Euskara hiztegiak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.