Indartsu ekin zion partidari Lezamatik etorritako bikoteak, sakea lagun. Baina laura iristerako berdinduta zuten partida Soraluzeko elkartekoek.
Luze eta motz, bietara jokatu bazuten ere, gehixeago jardun zuten motzean eta pilota biziak gailendu ziren. Muruaren sake indartsuak kalte egin zien bizkaitarrei eta bentaja hartu zieten etxekoek, 20-12 ipintzeraino.
Baina Bizkaiko aurrelaria bizi ibili zen eta sakea berreskuratu ondoren, Lezamako bikoteak lortu zuen beste hiru tanto egitea soraluzetarrei. Ez gehiago, ordea. Azkenean, 22-14 bukatu zen partida eta Soraluze lider jarri da bere taldean, orain arte jokatutako bost partidak irabazita.