Asteburu honetan, hitzordu bakarra dauka Soraluze Pilota Elkarteak: Euskal Ligako eskuz binakakoa, Nagusien mailan.
Gaur, barikua, jokatuko da. Aurrez aurre izango dira Soraluzeko Pilota Elkarteko Ander Murua eta Manex Balerdi Lezamako Ormaetxeren eta Bilbaoren kontra. Bi bikoteek orain arte jokatutako lau partidak irabazi egin dituzte, beraz, maila aldetik pareko ibiltzeaz aparte, sailkapeneko lidergoa zeinek eskuratu jokoan izango dute. Pilota elkarteko arduradun Aitor Atxotegik azpimarratu duenez, “maila oso oneko” pilota partida izango da.
Soraluzeko Pilota Elkarteko gainerako pilotariei dagokienez, berriz, paleta txapelketako final laurdenetatik kanporatuta geratu da Aitor Atxotegi eta Errendimendu mailan alebinek fase aldaketa dutenez, hurrengo astera arte ez dute jokatuko.