Langabezia, abenduko berbera

Erredakzioa 2023ko ots. 8a, 15:02

Urtea amaitu bezala hasi du Soraluzek langabeziari dagokionez, 241 langaberekin eta %12,92ko langabezia-tasarekin. Eskualdeko gainerako herriekin konparaketa eginez, Deban ez ezik, gainerako herri guztietan behera egin du langabeziak; Deban, Soraluzen moduan, abenduko datu berberak errepikatu dira.

Urtarrileko datuen arabera, Soraluzek segitzen du izaten langabezia-tasarik altuena, eskualdekoaren bataz-bestekoa baino hiru puntu altuagoa.

Aurtengo urtarrileko datuak iazko urtarrilekoekin alderatuta, berriz, Soraluzen, Deban eta Elgoibarren gora egin du langabeziak 2023ko lehen hilabetean, Eibarren eta Mutrikun behera eta Mendaron iazko urtarrileko datu berberak dituzte. Eskualdeko batez bestekoa, berriz, txikiagoa da iazkoa baino. 

Hona hemen urtarrileko datuak, herriz herri:

  • Deba         166       %6,36
  • Eibar          1.449   %11,41
  • Elgoibar      475       %8,76
  • Mendaro      76       %7,48
  • Mutriku       203     %7,82
  • Soraluze       241      %12,92
  • Debabarrena   2.610    %9,96   

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.