Mugiment pertsona aktiboak egitasmoa jarduera fisikoa areagotzeko eta sedentarismoa murrizteko ekimenak bateratzen dituen proiektua da eta jarduera fisikoaren sustapenean diharduten 100 erakunde baino gehiagok parte hartzen dute bertan, besteak beste, Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiek, Osakidetzak eta hainbat udalek. Atzotik Soraluzeko Udalak ere parte hartuko du Goazen Soraluze ekimenaren bitartez. Ondorengo bideoek azaltzen dute zer den Mugiment egitasmoa eta zein helburu dituen.