Joan zen barixakutik ikusgai dago Aitor Ruiz de Eginoren Nazatugi erakusketa bikoitza, kiroldegiko erakusketa gelan eta Oreka Art aretoan. Bertan daude instalatuta artista hernaniarraren hainbat margolan eta eskultura, aluminioa eta beste material batzuk erabiliz egindakoak. "Gizakia, mendiak, animaliak eta orohar, natura" darabil inspirazio iturri gisa artelanak sortzeko orduan.
Erakusketak otsailaren 25era arte izango da zabalik.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.