Plazentziatarron berbak

Zein da 'Lantzurdia' berbaren esanahia?

Egoitz Unamuno 2023ko ots. 3a, 10:46

Hirukutzetako zuhaitzak lantzurdearekin. Iturria: Maxixatzen.eus.

Aste honetako berba ''Lantzurde" da. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Lantzurdia berba hezetasuna eta tenperatura hotza nahasten direneko fenomeno meteorologikoa izendatzeko erabili izan da Plazentziako hizkeran. Adibidez, honela:

  • Plazentziako berbetan: "Lantzurdia da humedadia; lainua eta haize hotza pasatu eta izozten diranian arbolak" 
  • Euskara batuan: "Lantzurda da hezetasuna; lainoa eta haize hotza pasatu eta izozten direnean zuhaitzak". 

Iturri: Jose Luis Unamunori entzuna etxean. 

Iturri osagarriak: 'Lantzurda' formarekin eta esanahi antzekoarekin ("euri lanbroa") jasotzen du Euskara Batuaren Hiztegiak,  'Lantxurda' formarekin  Euskaltzaindiaren Orotariko Hiztegiak eta 'Lanzurda' formarekin Bergara aldeko hiztegiak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.