Saregileak murala 2022an egindako munduko 100 lan onenen artean sartu zuen Street Art Cities atariak. Atzo, berriz, munduko lehen hiruren artean geratu dela jakinarazi zuten.
Kaleko artean, maila altua dute Lian Montserrateren lanek, nazioarte mailan errekonozimendua dutenak. 2020an, esaterako, berak egindako Leitzako murala aukeratu zuen Street Art 360 webak munduko 100 onenen artean.
Soraluzeko muralari buruz, berriz, honakoa adierazi zuen Pil-pilean aldizkarian. “Ikusezina ikusarazten du. Emakumeenak izan diren lanak eta espazioak erakusten ditu, ohituraz ikusezin bilakatu eta baloratu ez direnak. Ilekordak irudikatzen du pertsona horien guztien arteko batasuna eta elkartzeak dakarren indarra. Ideia nagusia elkarte feministarena izan da, labanderen figura erabiliz espazio ez-mistoak irudikatzeko proposamena egin zuten. Hortik abiatuta, guztiok batera iritsi ginen azken ideiara”.
Hemen klikatuta, 2021ean Pil-pilean aldizkarian egindako elkarrizketa irakurgai.