Bukatuta dago kiroldegiko paretako mural berria, Lian Monserrate muralista ezagunak egindakoa. joan zen mendean ateratako zuri-beltzezko argazki batean oinarritutako marrazkia da, more eta arrosa koloredun sareak indartuta. Bertan, emakumeak ageri dira, arropak garbitzen, labadero batean. Ekimenaren bultzatzaile Sororak talde feministaren esanetan, irudi “adierazgarria” eta “indartsua” da, emakumeak elkarrekin lanean dihardutelako, haien arteko sareak ehuntzen eta ahizpatasuna harilkatzen”. Irudiak: Leire Ginea.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.