Bizikidetzak ezin du izan "mendeku eta gorroto"

Ubane Madera Zangitu 2023ko ots. 1a, 09:01

Joan den barikuan, hileko azkena izanik, euskal presoen aldeko elkarretaratzea egin zuten. Aldarrikapena egiteaz batera, euskal presoen etxeratzea eskatzen duen ikur berria erakutsi eta saldu egin zuten. Horrekin batera, euskal presoak etxeratzeko gaur gaurkoz dituzten trabak eta oztopoak salatu zituzten, salbuespenezko legea oinarri dituztenak. Halaber, aldarrikatu zuten bizikidetza ezin dela izan mendeku eta gorroto. Hurrengo hitzordua otsailaren 24an izango da.

 

45 bat lagunen babesarekin egin zuten hileko azken barikuko elkarretaratzea, Kontzejupearen babespean. Presoen etxeratzea aldarrikatzen duen ikur berria erakutsi eta hura balkoietan eta leihoetan jartzeko deia egin zuten. Horrekin batera, euskal presoei legeak aitortzen dizkien eskubideak aldarrikatu zituzten, salatzeaz bat eskubideok ez direla betetzen.

Hori guztia ezohiko moduan egin zuten, Arrate Gisasolaren eta Martin Azkarateren bertsoen bitartez.