Azken jardunaldia gazi gozoa izan zen Soraluzeko pilota klubeko jokalarientzat. Domeka goizean, gozotik probatu zuen Aitor Atxotegik Rodriguez zestoarrari gomazko paletan hogeitabost eta bederatzi irabazi eta gero, partidu osoan zehar nagusitasun osoa erakutsita gainera. Zapatuan, gazitik probatu zuten Aitz Arluziagak eta Laida Sanchezek Errendimendu mailako Gipuzkoako Txapelketako partidua Azpeitian tantu bakarrarengatik galduta, nahiz eta ondo jokatu: 16 eta 15. Azkenik, barixakuan, Muruak eta Balerdik 22 eta 16 irabazi zuten Arane frontoian jokatu zuten eskuz binakako Euskal Ligako bigarren jardunaldikoa.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.