Gaurko partidari dagokionez, Euskal Ligarko bigarren jardunaldia jokatuko dute Soraluzeko Pilota Elkarteko kideek. Lehena 21-19 irabazi zuten Mendizabalek eta Balerdik Oberenako Garciaren eta Santamariaren kontra. Gaur, barikua, 20:00etan hasiko da norgehiagoka, Araneko frontoian.
Errendimendu maila eta gomazko paleta
Errendimendu mailari dagokienez, berriz, bihar, zapatua, dute hitzordua, 16:00etan, Azpeitian. Oraingo asteburuan Sanchezek eta Arluziagak jokatuko dute Azpeitiko bikotearen kontra. Errendimendu mailako aurreko partida, berriz, galdu egin zuten Larrañagak eta Arluziagak, 16-13 Arrasateko bikotearen kontra.
Azkenik, domekan, gomazko paletako partida izango da Araneko frontoian. Aurkari izango dira Soraluzeko Atxotegi eta Zestoako Rodriguez, zazpiaren barruan. 11:00etan hasiko da partida.
Gomazko paletako lehen jardunaldian, 25-16 galdu zuen Atxotegik Donostiako Aroztegiren kontra. Beste taldean dagoen Jurgi Rasconek, berriz, jokatutako bi partidak galdu egin ditu, bata Azkoitiko Epelderen kontra, 25-17 eta aurreko astean, 25-19 egin zuen Mutrikuko Zabalaren kontra.