Dolmenen ibilbideko aurkikuntzen berri emango du Jesus Tapia Aranzadiko arkeologoak, Elgoibarren

Erredakzioa 2023ko urt. 19a, 09:01

Karakatetik Hirukurutzetara bitartean dagoen Dolmenen Ibilbideko indusketen eta azken aurkikuntzen berri emango du Aranzadi Zientzia Elkarteko Jesus Tapia arkeologoak, gaur (eguena), Elgoibarren.

Morkaiko Mendizale Elkarteak antolatu du hitzaldia eta Aita Agirre kulturguneko areto nagusian izango da, 19:00etan hasita.

Jesus Tapiak (Astigarraga, 1973), indusketen zuzendaria den arkeologoak eta Aranzadi Zientzia Elkarteko Historiaurrea Saileko kideak emango ditu azalpenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.