pentsionisten mugimenduak 5 urte

Pintxoak eta sagardoa, “borrokatzeak” merezi duela ospatzeko

Ubane Madera Zangitu 2023ko urt. 13a, 11:15

Atzo, urtarrilak 12, bost urte bete ziren pentsio publiko duinen aldeko borroka hasi zenetik. Hori dela eta, datorren asteleheneko elkarretaratzean, jai giroan ospatuko dute, bosgarren urteurrena, “borrokatzeak merezi” duela azpimarratzeko. Pintxoak eta sagardoa banatuko dituzte bertaratzen direnen artean. Horrekin batera, 5. urtemugarako atera duten aldizkaria salgai jarriko dute, 2 euroan. Bosgarren urteurreneko kanta ere atera dute.

Pentsionistak aurrera bideoklipean, Iñaki Ortiz de Villalbak eta Modus Operandi taldeak jarri dizkiete ahotsa eta musika Xabier Amuriza bertsolariak ondutako hitzei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.