Ia 16 milioi euroko aurrekontua

Ubane Madera Zangitu 2023ko urt. 11a, 09:53

Iosu Arraiz presidentea eta Nerea Urbieta kontu-hartzailea.

Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak 15.934.486,76 euroko aurrekontua izango du aurten, iaz baino 1.043.921,60 euro gehiago (%7,01). Diru partidarik handiena hiri-hondakinen bilketara eta kudeaketa hobetzera bideratuko dute.

Helarazitako xehetasunen arabera, aurrekontu osoaren erdia baino gehiago hiri-hondakinak gaika biltzera eta kudeatzera bideratuko da, 9.317.804,36 euro, iaz baino 121.182,86 euro gehiago. Igoera bideratuko da, batik bat, langileen beharretara, ibilgailuetara eta mantenu lanetara. 

“Iaz gaikako bilketa hobetzea genuen helburu, materiala berritzeko inbertsioen bidez. Orain, 2023ra begira, Mankomunitateak gaikako bilketaren arloan eskaintzen duen zerbitzua hobetzen jarraitzea da helburua, arreta berezia jarriz langileen ongizatean eta zerbitzuan erabiltzen diren ibilgailuen hobekuntzan”, esplikatu zuen Iosu Arraiz Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateko presidenteak. 

Gaikako bilketaren ondoren, kale-garbiketara bideratuko dute bigarren partidarik handiena, 4.484.943,21 euro, 2022an baino 232.355,56 gehiago. Kasu honetan, makina berriak erosteko inbertsioak indartzea da asmoa. Besteak beste, “trantsizio ekologikoaren” baitan, beste ibilgailu elektriko bat erosi nahi du mankomunitateak.

Diru-sarrerei dagokienez, berriz, aurreikuspena da 1.132.847 euroko diru-sarrerak izatea, 2022an baino 289.3451 euro gehiago. Nabarmendu dute diru-sarera horiek baliabide propioetatik datozela, adibidez, ”Mankomunitateak Saica Natur Norte SL enpresari papera eta kartoia saltzeko sinatu duen hitzarmenari esker. Kontratu horrek diru-sarrera gisa 175.000 euro sortzea aurreikusten du Mankomunitatearentzat”.

Osterantzean, Mankomunitateak 650.000 euroko finantzaketa jasoko du Ecoembes-en eskutik, ontziak eta papera gaika biltzeagatik eta sentsibilizazio-kanpaina bat ere finantzatuko du Ecoembesek, guztira, 2022an baino 50.000 euro gehiago bideratuz Mankomunitatera. 

Horrez gain, Eibarko Udalak kartelak kentzeko eta fatxadak garbitzeko zerbitzua kontratatu dio aurten ere Mankomunitateari, 77.000 euroko diru sarrerak bermatuz, aurreko ekitaldiaren kopuru berdina. Horrez gain, hidro-garbigailua indartzeko zerbitzuagatik 149.815 euro ordainduko dizkio Eibarko Udalak Mankomunitateari.

Azkenik, udalerrietako kuotetatik eskuratuko du diru-sarrerarik handiena; nahiz eta Mankomunitatetik azpimarratu duten helburua dela Udalen kuotei eustea eta gastuaqk baliabide propioekin ordaintzen saiatzea. 

Herrietako kuotak

Hona hemen, herriz herri, bakoitzak ordaintzen duen kuota eta horren arrazoia.

*GHK: Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioa
*Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatea (DEM)
*Garbiketa zerbitzuaren kuota 

Mallabia         

  • 50.391,73 euro (GHKren kuota, hondakinen bilketa eta garraioa (Mankomunitatea))
  • 276.482,71 euro (DEM eta tratamendua (GHK))
  • 98.795,13 euro (Garbiketa zerbitzua)

Ermua

  • 724.635,65 euro (GHKren kuota, hondakinen bilketa eta garraioa (Mankomunitatea)
  • 1.112.557,59 euro (DEM eta tratamendua (GHK))
  • 892.128,69 euro (Garbiketa zerbitzua)

Eibar

  • 1.265.862,69 euro (GHKren kuota, hondakinen bilketa eta garraioa (Mankomunitatea)
  • 2.076.844,27 euro (DEM eta tratamendua (GHK))
  • 1.736.391,71 euro (Garbiketa zerbitzua)

Soraluze

  • 178.259,81 euro (GHKren kuota, hondakinen bilketa eta garraioa (Mankomunitatea)
  • 235.686,90 euro (DEM eta tratamendua (GHK))
  • 268.202,38 euro (Garbiketa zerbitzua)

Elgoibar

  • 532.738,47 euro    (GHKren kuota, hondakinen bilketa eta garraioa (Mankomunitatea)
  • 1.168.058,01 euro  (DEM eta tratamendua (GHK))
  • 604.236,68 euro   (Garbiketa zerbitzua)

Mendaro

  • 91.704,31 euro  (GHKren kuota, hondakinen bilketa eta garraioa (Mankomunitatea)
  • 147.489,64 euro (DEM eta tratamendua (GHK))
  • 92.849,69 euro  (Garbiketa zerbitzua)

Deba 

  • 250.343,02 euro  (GHKren kuota, hondakinen bilketa eta garraioa (Mankomunitatea)
  • 462.190,36 euro  (DEM eta tratamendua (GHK))
  • 437.268,33 euro  (Garbiketa zerbitzua)

Mutriku

  • 246.029,16 euro  (GHKren kuota, hondakinen bilketa eta garraioa (Mankomunitatea)
  • 498.529,95 euro  (DEM eta tratamendua (GHK))
  • 355.070,59 euro  (Garbiketa zerbitzua)

GUZTIRA  

  • 3.339.964,84 euro  (GHKren kuota, hondakinen bilketa eta garraioa (Mankomunitatea)
  • 5.977.839,53 euro  (DEM eta tratamendua (GHK))
  • 355.070,59 euro    (Garbiketa zerbitzua)


Mankomunitateko presidente Iosu Arraizek azpimarratu duenez, “aurrekontu hauek Mankomunitatearen konpromisoa eta apustua sendotu nahi dute, 2030 Agendaren garapen iraunkorreko helburuak lortzeko, Debabarrena eskualde jasangarriagoa izan dadin. Horrez gain, gaikako bilketa tasa hobetzen jarraitzea dugu helburu, egun %54,69an dagoena”.