Gaurko elkarretaratzean, besteak beste, jakinarazi dute Gipuzkoatik lau autobus joan zirela abenduaren 23an Eusko Legebiltzarraren aurrean egindako kontzentraziora eta batzorde batek eman Ziels sarrera Pentsioaren 1.080 euroko osagarriaren aldarrikapenari.
Horrekin batera, gogora ekarri dute iazko abenduan pentsioaren % 8,5eko igoera onartu zela, kotizaziopeko pentsioak urtarrilaren 1ean eguneratuko direla, 2021eko abenduaren eta 2022ko azaroaren arteko batez besteko KPIari dagokiona. Kotizazio gabekoak, aldiz, % 15arekin eguneratuko direla eta igoera horiek eta beste lorpen batzuk pentsiodunen borrokari esker lortu direla.
Dena den, azpimarratu dute “aldarrikapen garrantzitsuak” daudela bete gabe, “hala nola erosteko ahalmenaren galera 2011tik, 2021 eta 2022 urteak barne, eta 1.080 euroko Gutxieneko Pentsioa”, pentsiodun zaurgarrienak abenduaren 27ko 20/2022 Errege Lege Dekretutik kanpo geratzen direla eta gobernuak ahaztu egiten duela Espainiako pentsioen % 50 baino gehiago LGSren Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren azpitik daudela (1.000 euro gordin hilean), besteak beste.
Halaber, urtarrilaren 12an beteko den pentsioen aldeko borrokaren bosgarren urteurrena ospatuko dute urtarrilaren 12an Bilbon eta urtarrilaren 16an herriz herriko elkarretaratzeetan. Jakinarazi dute urteurrenaren bueltako aldizkaria ere argitaratuko dutela (2 euro) eta kanta ere sortuko dutela.