Gaurtik, pilotako denboraldiko bigarren fasea abian

Erredakzioa 2023ko urt. 5a, 14:04

Urte hasierarekin batera, Soraluzeko Pilota Elkarteko pilotariak denboraldiko bigarren fasean sartuko dira. Horren baitan, gaur eguena, Gipuzkoako banakako txapelketako paletako partida jokatuko du Jurgi Rasconek, zazpiaren barruan, 19:00etan Araneko frontoian. Domekan, berriz, Aitor Atxotegi lehiatuko da Donostian.

Gaurko partidari dagokionez Azkoitiko Epelde izango du aurrez aurre Soraluzeko pilotariak.

Domekako partidari dagokionez, berriz, Aitor Atxotegik Donostian jokatuko du, goizean, gomazko paletan, zazpiaren barruan.

Azkenik, datorren asteburuan, Euskal Liga hasiko dute nagusiek binaka eta alebinek errendimendu mailan.