Abenduak ez ditu datu onak laga langabeziari dagokionez, ez Soraluzen eta ezta Debabarrenean ere. Azken datuen arabera, Soraluzen azaroan baino 6 langabe gehiago kontabilizatu zituzten abenduan eta tasa igo egin da %12,59tik %12,92ra.
Debabarrenari dagokionez, azken bi hilabeteetan langabezia tasa %10etik beherakoa izan ondoren, abenduan atzera ere gainditu du kopuru hori. Izan ere, Eibarren eta Mendaron izan ezik, gainerako udalerri guztietan gora egin du langabe kopuruak.
Urtea okerrago bukatu
2022 osoari begiratua eginez, berriz, bailarako datuak zertxobait hobetu egin dira, ez ordea, Soraluzekoak. Deban, Elgoibarren eta Soraluzen gora egin du langabeziak eta gainerako herrietan, berriz, apurtxo bat behera.
Datuak herriz herri
Hona hemen abenduko datuak herriz herri:
- Deba 166 %6,36
- Eibar 1.470 %11,58
- Elgoibar 480 %8,85
- Mendaro 77 %7,58
- Mutriku 206 %7,93
- Soraluze 241 %12,92
- Debabarrena 2.640 %10,07