Manex Balerdi txapeldunorde

Ubane Madera Zangitu 2023ko urt. 2a, 09:11

Manex Balerdik galdu egin zuen Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako finala, joan den barikuan, Aretxabaletan. 22-11 galdu zuen Tolosako Iker Amianoren aurkako partida, tolosarrak hasieratik hartutako bentajari buelta eman ezinda.  

“Hasieran bentaja hartu dio Amianok, sakearekin min handia egin dio eta Balerdik, batez ere, bigarren pilotakadarekin ez du asmatu. Nahiz eta une batez 11-16raino gerturatu den, hortxe geratu da eta 22-11 galdu du”. Halaxe laburbildu du finalaren kronika Soraluzeko Pilota Elkarteko arduradun Aitor Atxotegik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.