Soraluzeko Pilota Taldeko Manex Balerdi antzuolarrak beste indar erakustaldi bat egin zuen barikuan, Ander Etxaniz bergararraren kontra jokatutako finalerdian. 22-7 amaitu zen partida, Balerdik tanto asko sakez eginda. Ikusle nahikotxo izan ziren Araneko frontoian, tartean, baita Beñat Rezusta pilotari profesional bergararra ere. Barikuko partida irabazita, Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako finalera sailkatu zen antzuolarra. Finala Aretxabaletan jokatuko du, bariku honetan Tolosako Amianoren kontra. Bideoan ikusgai finalerdiko tantoetako batzuk.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.