Presen auzia erreferendum bidez erabakitzea da Gure Deba Ibaia taldeak eskatzen duena eta Udalari berau antola dezan eskatzeko sinadurak batzen dihardute egunotan, Gabonetako egun seinalatuak baliatuz. Gabon egunean mahaia ipini duten moduan, Urte Zahar egunean ere ipiniko dute, nahi duten herritarrek eskaerarekin bat egin dezaten. Horrez gain, taldetik jakinarazi dute herriko hainbat komertziotan ere badagoela sinatzeko aukera eta baita "lagun-talde mailan" ere.
Taldearen asmoa da Errege egunaren ostean sinadura orriak jasotzea eta zenbatzea eta Udalari entregatzea. Bitartean, "beste ekintza osagarri batzuk" prestatzen ere badihardutela adierazi dute.