Atzo, Manex Balerdi guztiz gailendu zen goizean jokatu zen eskuz banakakoan, Azkoitiko Oteizaren kontrakoan. Lehen sakea Balerdiren esku izan zen eta pilotakada bakarrarekin eskuratu zuen lehen tantoa eta baita hurrengo 11 tantoak ere, azkoitiar pilotariaren etsipenerako.
Baina azkoitiarrak ez zuen amore eman eta 12. tantoan eskuratu zuen Oteizak partidako tanto bakarra. Hala ere, gutxi iraun zion sakeak hari eta 22. tantora arte Balerdiren indarraldi erakustaldi erabatekoa izan zen atzoko norgehiagoka. 25 minutu iraun zuen partidak eta Balerdik final laurdenerako txartela poltsikoratu zuen.