Domekan, hockey giroa izan zen kiroldegiko frontoian. Izan ere, goizez eta arratsaldez, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako bost klubekin (Bergara, Amorebieta-Etxano, Loiu, Gasteiz, Agurain) etorritako dozenaka jokalari gaztek ligako zein lagun arteko partiduak jokatu zituzten bertan. Tartean ziren, anfitrioiak, Soraluzeko Marras irriztaketa taldeko jokalari, entrenatzaile eta gurasoak. Beste behin ere, giro ona eta kiroltasuna izan ziren nagusi jokalari zein gurasoen artean. Argazkiak: Arkaitz Arana eta Jon Aldazabal.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.