Bata galdu bestea irabazi

Ubane Madera Zangitu 2022ko abe. 5a, 11:39

Barikuan, Gipuzkoa txapelketako bi partida jokatu zituzten Arane kiroldegian. Lehena, alebinetan, errendimenduko lehen mailakoa, galdu egin zuen Soraluzek; bigarrena, berriz, nagusien mailako banakakoa irabazi egin zuen etxekoak. Argazkiak: Iraultz Arluziaga.

Pilotako lehen partida Soraluzeko eta Oñatiko pilotarien artekoa izan zen. Hiru set jokatu zituen Laida Sanchez alebinak Oñatiko Aloña Mendiko elkarteko pilotariaren kontra eta hiru setetatik bat irabazi egin zuen, 8-6, bigarrena 5-8 galdu egin zuen eta hirugarrena, berriz, 0-4 galdu zuen. 

Bigarren partida, berriz, Soraluzeko Pilota Elkarteko Manex Balerdiren eta Azkoitiko taldeko Juaristiren arteko eskuz banakoa izan zen. Kasu horretan, 22-7 irabazi zuen Balerdik. Aitor Atxotegi Soraluze Pilota Elkarteko arduradunak esandakoaren arabera, sakearekin min handia egin zion Balerdik azkoitiarrari eta hortik 22-7ko emaitza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.