Errigoratik jakitera eman dutenez, udazkeneko kanpainan Nafarroa hegoaldeko produktuz osatutako 13.000 saski banatu dituzte Euskal Herri osoan eta jasotako diru kopuru osoaren %25a, 200.000 euro, bertako euskalgintzara bideratuko dute. Soraluzen, 25 plazentziatarrek erosi dituzte saskiak, 38 guztira (iazko urtean beste), eta horri esker 3.390 euro bideratu dira. Soraluzeko Errigora taldeak eskerrak eman nahi dizkie ekimenean parte hartu duten herritar guztiei eta udaberrian egingo den hurrengo kanpainan parte hartzera gonbidatzen ditu plazentziatar guztiak.