Domekan, egun osoan zehar hockey partidak jokatuko dira Araneko frontoian. Goizean, ligako partidak jokatuko dituzte eta arratsaldean, berriz, lagun artekoak. Goizeko jardunari dagokionez, 09:00etan jokatuko dute lehen partida eta 14:00etan azkena; arratsaldean, berriz, 17:00etan hasiko da hockey jardunaldia. Marrasen eskutik dator hitzordua.
Honako karteldegia izango da domekan, goizean:
09:00: Marras (Soraluze) - Burdinola B (Bergara) 10:00: Burdinola B (Bergara) - Burdinola A (Bergara) 11:00: HSE Arranoak (Amorebieta-Etxano)-Marras (Soraluze)