Behin proiektua adjudikatuta, sei hilabeteko epea izango du enpresa adjudikatarioak proiektua exekutatzeko.
Puntu honetan, Iker Aldazabal alkateak gogorarazi zuen proiektuak behar duen 1.050.000 euroko aurrekontutik, 700.000 euro Gipuzkoako Foru Aldundiak emango duela eta beste 400.000 euro bideratuko direla Eusko Jaurlaritzak Soraluzerako berriki iragarri duen 5.800.000 euroko dirulaguntzatik. Beraz, Udalak ez duela erabili beharko bere gerakina (erremanentea) proiektu hori finantzatzen laguntzeko.
Datu hori mahai-gaineratu zuen alkateak joan den urriaren 5ean, Unai Larreategi oposizioko buruak helarazitako kezka baten harira. Labur esanda, bilkideak mahai-gaineratu zuen bere taldearen abstentzioa SAPAko eremuan proiektatutako obretara bideratutako baliabideengatik dela.
Kanpoko finantzaketa izan arren, uste du baliabide horiek udalerrian dauden beste premia batzuk asetzeko erabil beharko liratekerla. Gaineratu zuen, aldaketa horren ondoren, diruzaintzako gerakinak behera egiten duela, 31.000 eurora arte, eta, horren aurrean, espero zuen aurre egin behar zaion ezustekorik ez suertatzea.
Azalpenak emanda, bozketa egin zuten eta puntua Udal Gobernuaren (EAJ eta PSE-EE) aldeko botoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin onartu zen.