Mendigainian, Pagobedeinkatu porlanbedeinkatu bihurtu nahi da. Soka hortan, premiña larrixak dirala eta, gaur egun, ez ei dago problemarik osasuntsu dirauten parajiak hondatzeko. 70eko hamarkadaren bueltan taillarrak ibaira isurketak ein arte, ibaixa be egoera onian egoan, osasuntsu. Ibaixak ur garbixa zaroian, arrainak goruntz eta beheruntz ebizen eta sano ugaltzen. Aukeria eon ezkero, herritar batzuk trajebañuakin (edo batek daki) igarixan jarduten eben, eta beste batzuek peskan. Beraz, presa ta guzti, ibaixa osasuntsu egoan. Orduan azaldu ziran uretako bitsak eta koloriak. Orduantxe kaltetu ziran arrainak eta oin kulpak preseri.
"Espezie inbaditzaile" klase askotakua dao. Pentsau daigun orain dala 10 bat urte Tolosan gertautakuan gainian: bertako presia apurtu eta ur bildua galdu ostian, hango ibaixan ze pasau zan? Ur balsako onurak desagertziaz gain, ibai aldian anabasiak gorakada latza euki eban, hilabete gitxin barruan.
Plazentziara Europako txosten eta proposamenekin azaldu dian aditueri zeozer ahaztu jakue. Esate baterako, Europan bertan jatorria daukaten gomendixo, karta eta hitzarmen multzo bat aipatzia, eta era berian, Europako naziñoek siñatuta daukezela hitzarmen horiek, orain dala hainbat urte.
Norbere herriko bereizgarrixak, ondaria, kultura eta izatia babestearen aldeko hitzarmen hoiek indarrian diraute. Diñoskue ekologia bera ez daguala kulturaren gainetik, parian baño. Kultura eta bere osagaien osasuna eta iraupena larri edo galtziar badare, diñue haretxek babestu behar dirala. Guzti hori Plazentzian ondo esplikatzera ez da iñungo aditurik azaldu. Hortan adituak dianak honaiño iristeko, ba ete dauke, horraitxiok “irisgarritasun eta iragazkortasunik”? Haundirik ez itxuria.
Hitzarmen horreen araberan: herri baten izakeria gorde eta nondik eta zelan sortu dan ulertuarazteko eta gogoratuarazteko lagungarri diran gauzak babestia komeni da. Ehundaka urtietan dirauten sekulako aztarna sendo eta berezixeri hori ukatzia, ez da zentzuzkua.
Dokumentu zaharren eta jatorri zugaitzen bitxartez jakin geinke aurreko plazentziatarren barri. Arbaso hareen sasoian pentsau eta altzautakuak dira presak be. Hareek geure artian baleoz, galdetuko eben ia problemia beste era baten ez ete leikian konpondu. Gauza asko aztertu eta neurtu ahal dira: oxigenua, zikinkerixia nundik datorren, metanua nora doian eta zenbat dan, etab. Bestalde analitikia ere ein leike, tenperaturia neurtu hainbat mailatan, arrainen nekia, eta nahi dana. Baina, ez ete da hobe ibaixak daroian ura zaindu eta presen sakonetako likiñak ataratzia hainbeste diru badao!
Nostaljixia eta oroimena ezin dira potuetan sartu. Etorkizunari begira, horreek sormenaren pizgarri izatiaz gain, jakintza gordetzeko be balio dabe. Berez balixozkuak diran gauzen alde jardutia legezkua eta bidezkua da. Zuhur jokatzeko, hartu daiguzan kontuan gure herriaren gainean asko dakixenen esanak. Erretrobisoria ze demontrtarako asmau zeben ba!