Zinegotzi guztiek nahikoa informazio daukate eta Udal Plenoari dagokion alde edo kontrako erabakia hartzeko tresna guztiak dituzte. Horregatik lotsagarria iruditzen jata gure udaleko hiru partiduen posizio publikorik eza, seguruenik hauteskundeeri begira ez dakitelako zein posiziok emango edo kenduko dien botu gehiago. Herriaren interesen gainetik beraien eserlekuena jarri dute hiru alderdiek.
Gaur arte kaleratu diren proiektuaren kontrako idatzietan inork ez ditu zalantzan jarri proiektuak ekarriko dituen abantailak:
- Ibaiaren osasuna asko hobetuko da
- Aldaketa klimatikoak gehituko dituen uholdeen kalteak nabarmen gutxituko dira
- Ibaiak dakarren ura oxigenatu egingo da, bertako landare ta arrainak zein animaliak ugarituz. Presek oxigenoa galdu arazten diote ibaiari, ura gelditzeak kentzen diona geroko saltoan sortzen dena baino askoz handiagoa delako
- Arrainek ibaian gora erraz izango dute bidea, frogatu baida eskala eta ranpa alternatiboak ez direla hain eraginkorrak
- Espezie inbaditzaileentzat eremuak (egungo presen eraginez ur geldiak 1,2 Km luze osatzen dute Plazentzian) desagertuko dira
- Herritarron ibairako irisgarritasuna erraztu egingo da
- Europak 2030. urterako erabakita daukan egitasmo ekologikoa arlo hontan beteko dugu
- Gure udalari ez zaio dirurik kostako Europatik datozelako hortarako 22 milloi euroak.
Orain Merlin proiektua Udal Plenoak onartzen ez badu hurrengo belaunaldiek ordaindu beharko dute guztiz beharrezko den lan hau.
Beraz, proiektu honen kontrakoek (Plaentxia eta Pilpilean argitaratutakoak) beraien gogorapeneri lotuta daukaten argazkia ez dadila aldatu da argudio nagusia eta bakarra. Beraien esan eta idatziotan zalantzan jarri dituzte EHUko adituenen ezagupena eta jokaera, guk ibaiari buruz gehiago dakigulakoan akaso, judizio sinple eta azkartzat jo dute sakon eta zientifikoki landutako proiektua eta analitika ugarien emaitzak, eta ondorio apokaliptikotzat jo dute presa gainaren argazki baten aldaketa. Ur lamina deitzen duten hori txapapotea eta metano iturria estaltzen duen alfonbra besterik ez bada ere.
Gaurko gazte ta umeek ez daukate gu nagusiok daukagun ibaiarekiko lotura emozional bera. Eta inork ez dizkigu gure gogorapenak ezabatuko, gure bizitzaren parte dira eta. Beste hogei-hogeita hamar urte gehiagorako bizitza espektatiba daukagun nagusiok ez daukagu gure zama emozionala eta beharrezko lanon kostu ekonomikoa hurrengo belaunaldieri pasatzeko eskubiderik.
Beraz, eskerrak Europari aukeratutako 17 ibaien artean, onurarik haundiena lortuko dutenen artean, gurea izateagatik.
Koerentziaz bai Karakaten eta baita ibaian ekologiaren aldeko apustuari bai. Jarri gaitezen etorkizunera begira ez gure erretrobisorrera.