Sora-Aretxabaleta, bihar Ezoziko futbol zelaian

Bihar, zapatua, Sorako Erregional mailako taldeak partidua jokatuko du Ezoziko futbol zelaian, Aretxabaletako UDA taldearen kontra. 16:30ean hasiko da norgehiagoka. Liga sailkapenean bigarren doa herriko taldea. Bestalde, bihar ere, goizean partida bana jokatuko dute Sorako infantilek zein jubenilek, hurrenez hurren.

Lider den Zumaiakoren kontrako partida galtzetik dator Sorako Erregional mailako taldea. Baina 13 puntu poltsikoratu ditu orain arte, jokatutako 7 partidatatik lau irabazi eta bat berdindu ondoren. Horri esker, sailkapenean bigarren lekuan dago, puntuka Zestoarekin berdinduta. 

Biharko norgehiagokari dagokionez, sailkapenean azkeneko doan Aretxabaletako UDA taldea hartuko du Sorak Ezoziko futbol zelaian. Gauzak horrela, biharkoan faboritoa da Sora eta hiru puntu garrantzitsu ditu jokoan. 16:30ean da hitzordua. 

Bestalde, bihar baita ere, baina goizean, infantilek 09:45ean jokatuko dute, Arrasateren kontra eta jubenilek 11:45ean, Bergararen kontra. Asteburua borobiltzeko, domekan, infantilen bigarren taldeak Arrasaten jokatuko du, 15:30ean.