Apurketei dagokienez, hiru lekutan eragin zituzten:
- Santa Ana 22ko atzealdeko jarlekuetako bat guztiz puskatu zuten; halako batek 363 euroko kostua daukala jakinarazi zuen Udalak.
- Atxuri parkeko zabuak, berriz, biak apurtu zituzten; horren konponketak 344,85 euroko kostua dauka.
- Skate guneko baranda apurtu zuten. Konponketa 826,43 eurokoa da.
Koadroa manipulatu
Bestalde, Gabolatsen, joan den asteko eguaztenean, argi barik egon ziren kale osoan, baita Baltegieta kalearen zati batean ere. Bada, alkateak jakinarazi duenez, norbaitek, inguru horri argindarra ematen dion koadroa manipulatu egin zuen eta horrek eragin zuen argirik eza.
Udaletik esandakoaren arabera, udal langileek berehala susmatu zen zer gertatu zen, ez baita halakorik gertatzen den lehen aldia. Bertaratu eta ikusi zuten berriro ere manipulatu egin zutela argindar koadroa. Lehenago ere manipulatu izan dute koadro bera eta giltzarrapoarekin itxita zuten, baina zirrikitua zegoen, eskua sartzeko bestekoa. Hori ikusita, koadroa erabat itxita laga dute oraingo honetan.
Alkateak gogora ekarri duenez, aurtengo otsailean 12.065 euroko inbertsioa egin zuten koadroa zein linea elektrikoak zaharberritzeko.