Argindar koadroak manipulatu eta bi kale eta SAPA ingurua argi barik laga dituzte

Erredakzioa 2022ko urt. 29a, 09:12

Bart gauean, Baltegietako koadro elektrikoa zabaldu eta manipulatu egin zuten, argindarra etenaz. Horren ondorioz, Baltegietan eta Gabolatsen eta SAPA inguruan argindar barik egon dira. Udalak esan duenez, ez da norbaitek hori egiten duen lehen aldia, horregatik zeuden kutxak giltzarrapoz itxita. Baina hala ere, haiek apurtu eta koadroak indarrez zabaldu dituzte. Iker Aldazabal alkateak gogor gaitzetsi ditu gertakariak, "ulertezinak" pentsatzen zaizkio. "Zein da helburua?" galdegin du.

Bart gauean, Baltegietako argindar koadroa indarrez zabaldu eta argindar lineak manipulatu egin dituzte, lineak jaitsi eta argindarra etenaz.

Hiru gune argi barik

Baltegietako koadroak argia ematen die Baltegietari, Gabolatsi eta SAPAri. Hori horrela, hiru gune horiek argi barik egon dira.

Gainera, alkateak gogora ekarri du orain dela gutxi berritu dutela Baltegietako koadroa, "eta orain hau?" dio.

Aldazabali "ulertezinak" iruditzen zaizkio gertakariak eta egindakoa salatzeaz bat herritarrei gertatutakoaren berri eman nahi die.

Hark jakinarazi du ez dela horrelako zerbait egiten duten lehen aldia. Baltegietako koadroaz gain, Zeletakoa ere manipulatu izan dute.