Azaroaren 20an zuhaitzak landatzeko hitzordua Azaliatxoko lurretan

Erabiltzailearen aurpegia Baso Biziak Elkartea 2022ko aza. 6a, 10:34
Zuhaitzak landatzen Irureko Urkiza lursailean.

Azaroaren 20an, domekan, zuhaitzak landatuko ditugu Lurgaia fundazioko lagunekin batera, Azaliatxoko lurretan. Gonbidatuta zaudete. 

Landaketa, Azaliatxo baserriaren lur sailetan egingo dugu duela 2 urte hasi genuen lanari jarraipena emanez.

Lursail horietan BERTAKO BASOA BERRESKURATZEKO zure laguntza behar dugu!! Animatu, goiz ederra pasatuko dugu Soraluze bizigarriago bat eraikitzen dugun bitartean, ondoren hamaiketakoa !!!!!

Izen ematea:

Bidali e-mail bat, osteguna 24  baino lehen   zure izen abizena , adina eta herria  zehaztuz  helbide hauetako batera (Gaia : Landaketa Soraluze 20): info@lurgaia.org edo soraluzekobasobiziak@gmail.com

 

HITZORDUA

AZAROAK 20, IGANDEA

ORDUA : 09:00 tan

LEKUA : San Andres Auzoa         

https://goo.gl/maps/ibWgVNAf49112AWd9

URA : Ekarri etxetik.

JANARIA : Ekarri zerbait etxetik goiz erdian jateko.

ARROPA ETA OINETAKOAK : Mendiko edo ur botak eta arropa erosoa, eta euri arropa badaezpada.

ESKULARRUAK ETA TRESNAK : Gure kontu.

IRAUPENA : Etxera itzuliko gara bazkaltzera.