261.000 euro argindar eta gas fakturan

Ubane Madera Zangitu 2022ko aza. 4a, 12:45

2022an, Soraluzeko Udalak iaz baino 110.000 euro gehiago ordainduko du eraikin publikoetako argindar eta gas fakturengatik. Xehetasunen arabera, %63 handitu da argindar faktura eta %89, berriz, gas faktura. “Horren ondorioz, gastu korrontearen igoera nabarmena da, bestelako inbertsioetarako Udalaren gaitasun ekonomikoa mugatzen duena”, esan du alkateak.

Iazko datuekin alderatuta, honakoak dira Udalak aurten ordaindu beharko dituen argindar eta gas fakturen zenbatekoak:

  2021 2022
 Argindarra 
96.620€ 158.760€
 Gasa 
53.650€ 103.000€
 GUZTIRA 
150.270€
261.760€

 

Faktura horiek dira eraikin publikoei dagozkienak: udaletxea, kiroldegia, Plaentxi eskola, musika eskola, Ezoziko Futbol Zelaia, Itxaropena Erretiratuen Elkartea, udal biltegiak eta HHI (EPA). 

Udalaren gastua handitzeak, bestelako beharretarako diru gutxiago izatea dakar. Iker Aldazabal alkateak esplikatu duenez, fakturak handitzeak gastu korrontearen igoera nabarmena dakar eta horrek “beste inbertsioetarako Udalaren gaitasun ekonomikoa mugatzen du”.