Domekan, hockeyaren topagune bilakatu zen Arane kiroldegia, benjamin mailako taldeen eskutik. Marras Irristaketa taldeko soraluzetar jokalari gazteentzat estreinaldia izan zen eta gogotik jardun zuten. Haien entrenatzaile Iraitz Ibarzabalek nabarmendu zuen moduan, irailean osatu zen taldea, hainbatek patinatzen ere ez zekiten eta dagoeneko partidak jokatzen hasi dira.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.