Hockey partidak izango dira domekan

Ubane Madera Zangitu 2022ko urr. 27a, 17:00

Marras Irristaketa Taldeko guraso bi errifak saltzen, gaur goizean.

Domekan, hockey partidak izango dira Arane kiroldegian. Marras Irristaketa Taldeko 2013an eta 2014an jaiotako Hockeyko jokalariek ikasturteko lehen partidak jokatuko dituzte. Gipuzkoatik, Bizkaitik eta Arabatik etorritako taldeak izango dira Soraluzen. 10:00etan hasiko dira partidak.

Domekan, Soraluzeko Marras taldeko jokalariek bi partida jokatuko dituzte. 10:00etan, HSE Arranoak taldea izango dute aurrez aurre eta 14:00etan, berriz, Burdinola A.  

10:00etatik 14:00ak arteko tartean, sei hockey partida izango dira Aranen. Sarrera librea izango da. 

  • 10:00 Soraluzeko Marras           HSE Arranoak
  • 11:00 HSE Miruak                           CD Sumendi
  • 12:00 Muskerrak IKK                   Lauro Ikastola
  • 13:00 Burdinola IK A                   HSE Arranoak
  • 14:00 Soraluzeko Marras               Burdinola A

Errifak saltzen

Bestalde, bariku arratsaldean eta zapatu eta domeka goizean, errifak erosteko aukera izango du nahi duenak. Euro batean salduko dira eta otar eder bat zozkatuko dute.