Gaur, Balerdik eta Muruak partida jokatuko dute

Ubane Madera Zangitu 2022ko urr. 21a, 11:22

Gaur, barikua, bi pilota partida jokatuko dituzte Araneko frontoian. 19:15ean, Eibarko eta Lazkaoko pilotarien arteko partida izango da, Eibarko Astelena itxita dagoelako. Horren ondoren, Soraluzeko elkarteko Ander Muruak eta Manex Balerdik Alegiko bikotearen kontra jokatuko dute.

Gaurko lehenengo partida kadete mailakoa izango da, Eibarko eta Lazkaoko bikoteen artekoa.
Horren ondoren, 19:45ak inguruan jokatuko dute Soraluzeko taldekoek eskuz binakakoa. Manex Balerdik eta Ander Muruak Alegiko Oiarbide eta Zenekorta bikotea izango dute aurrez aurre.

Bestalde, paleta txapelketari dagokionez, Orion dute hitzordua Gallastegi eta Rascon soraluzetarrek. Ligaxkako azken partida dute gaurkoa. 

Azkenik, atzo, eguena, Zuhaitz Larrañaga soraluzetarrak Oñatiko Aloña Mendiko Lizarralde pilotariaren kontrako bi partidak irabazi egin zituen 3-8 eta 4-8 hurrenez hurren.