Bigarren ibilgailu elektrikoa eskuratu du Mankomunitateak

Ubane Madera Zangitu 2022ko urr. 19a, 11:36

Iosu Arraiz Mankomunitateko presidentea makina elektriko berriarekin.

“Trantsizio energetikorako bidean urratsak ematen jarraitzeko”, bigarren ibilgailu elektrikoa erosi du Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak. 

Goupil markako G4 L ibilgailua da Mankomunitatearen ibilgailu berria. 100% elektrikoa da eta hainbat lan egin ditzake. Batetik, paperontziak, zaborra e.a. biltzeko kutxa irekia dauka, eta, baita kale garbiketarako hidrogarbigailu modura erabiltzeko ekipamendua ere.

Bestetik, gaikako paperontziak biltzeko kutxa multi-konpartimentatua ere badu, 4 atalekin: papera eta kartoia, ontziak, gainerakoa eta organikoa jasotzeko.

Mankomunitatetik aditzera eman dutenez, azken urteotan, hainbat lan lerro abiarazi ditu “Debabarrena jasangarriagoa eta ingurumenarekiko begirunetsuagoa izan dadin”. 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.